SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2012/07/21

1212 ospatzea, ospa egin eta baztango armarria!!

1212 ospatzea, ospa egin eta baztango armarria!!
http://baztangohaizegoa.wordpress.com/2012/07/21/1212-ospatzea-ospa-egin-eta-baztango-armarria/
Uztailako erdialdera Spainiar nazionalista zoldistak (kasposuak) eta Nafar erregionalista probintziatzale batzuk zerbait ospatu behar zuten. Aurten, azolagabiak (Nafarroan historia zehar benetan gertatutakoa axola ez zaiena) Nafarroa konkistatu eta espainiar koroan sartuz gain,orain dela 800 urte Jaengo Navas izeneko herrian izandako bataila ospatzekoa zuten. Hortarako Nafarroko gobernuak bi “ospakizun” horien ekitaldiak koordinatzeko Batzorde Antolatzaile ofizial bat izendatu ta aurkeztu zun ta guztiz.
1512ko konkista ankerra (badu “bemoleak” zorigaitzak, miseriak eta zapaltzea ospatzia!), 1212ko Tolosako Nabak bataila mitikoa eta manipulatuarekin batu nahi izan dute. “Batutze” horretan Nafarroko gobernua aparte, eliza (Iruñeko artzapezpikua), Espainiako gobernua, Opusa!! eta Cervantes Institutua buru gogor egon dira, doike! Nabasko bataila Espainiaren eraikuntzarako erabili izan bai dute betidanik, gaurko espainia han bildu zela erranez, errege kristauak batu zirela kanpotik etorritako atzerritarra fedegabeak botatzeo asmoaekin, errekonkista ohikatuz eta ia kasi spainia han sortu zela aldarrikatuz!!
Battle of Las Navas de Tolosa. Irudia Wikipediatik hartuta dago eta lizentiza askea du.
Egie da “historikoki”, peninsulako historioan garrantzi haundia dula bataila hau, zeren guda honen ondoren, musulmanek izandako boterearen gain behera etorriko zen, eta auletzia horren ondorioz ,hurrengo berrogei urteetan, kristauek hegoaldean eskualde aunitz berreskurako dute. Baña “politikoki” baitere egie da, Nabasko guda, arras mitifikatua eta “bertsio ofiziala” zerbait manipulatuta dagoela!! Han ezen batu iñor; Leongo erregea ez zen agertu (Gaztelarekin borrokan zegon eta Alfontso VIII.a Gaztelakoak Al-Andalus jausten zen biztartean zenbait gaztelu kendu zion) ezta ere Portugalekoa ere (zaldunak bidali zun) eta Nafarroko Antso VII .abehartuta joan zen, aita sainduak agertzen ez zenari eskumikatzearekin meatxatu bai zun eta berak lehenago eskumikatua izan zen. Guda horretan “spainarrien” elkartzea eman zena ikusten duteni argi izan behar dute gurutzada bat izan zela eta gurutzada zenez, Toledon bildu ziren zaldun hartean haunitz Europatik etorritako “ultramontarrak” ziren ; gehienak franziarrak (30.000 inguru zirela erraten dute) eta Santiago, Calatrava, Tenplu eta Malta ordenek ere gudarosteak bidali zituzten.
Inozenzio III.na aita Santuak aldarrikatutako eta gaztelako erregeak bultzatutako gurutzada izan , erregea almohaden beldur zegon eta aita saintuari gurutzadak izendatzea gustokoa zuen ( lehenago kataroen aurka albigense gurutzada aldarrikatu zun, 1202an lur santura laugarren gurutzada eta baita haurren bertze gurutzada bat). Elizaren historian, aita santurik boteretsuenetariko bat izan zen, Europako erregeen gainean bere gorentasuna aldarrikatu zuena. Musulmandarrentzat Al-Uqab gudua (Arabiarrez ezagutzen den bezala) gerra saindua izan zen ere eta Muhammad An-Nasir (Miramolin) kalifaren ejerzitoan al-andulusitarrak aparte, Afrikartarrak (gehienak) eta Arabiar mundu guztietatik bolondresak jihadera etorri ziren. Erlijio eta lurrak berejanatze guda huntan, garaileen ondokoak batalla mitifikatu eta kondairez romantikoz estaliko dute.
Kondaira hoietako bat nafarroaren armarria edo kateena da, hain justu Antso VII.nak imesebelei ( Kalifaren Goardia Beltza eta kateaturik denda inguruatzen zutenak) apurtutako kateena. Geroko iturrien arabera, Errege Naparra, bere hegalean soldadutza borrokatzeari ekin ziola aprobetxatuz, Al-Nasir zegoen lekurantz jo zuen eta azken defentsa hartu zuten mendean: imesebelena. Nafarrek hauen kateak apurtzeko lehendabizikoak zirenez, Antsok kateak eraman zituen Nafarroako armarria jartzeko asmotan. Akaso fisikoki kateak ekarriko zun, bederen ala diote bai Orreagan, bai Tuterako katedralan eta Nafarroako jauegian dauden kate puskak, baina armarrian patu?…
Lizarrako San Migel Elizan (1160) karbunkloa aurki daitekela. Argazkia http://ujue-uxue.blogspot.com.es-tik hartuta dago
Orain berriki, irakurri dut batalla hau desmitifikatzen duen liburu interesgarri bat, liburua Ambrosio Huici Mirandaren Estudio sobre la campaña de Las Navas de Tolosa” da eta Pamielak 2011an editatu arren liburua orain dela 100 urte idatzia izan zen!. Ambrosio Huici arabista naparrak, 1912an egindako ikerketa historiko zorrotzan porrotera botatzen du Nafarroko bataila honen iguruko kondaira guztiak. Huicik frogatzen du, egun horietarako Sancho VII.a arras zaharra zela (60 urte inguru) eta Toledora 200 zaldunekin agertu zela (kopuru eskasa jakinda kronikak dioten bezala 70.000 mila kristau parte hartu zutela, beno dutu hau gaur egun ere dudetan jartzen da eta guztira kristauak 10.000 mila inguru izanen zirela pentsatzen da.) beraz, Nafarroako rola ez zen hain garrantzitsua izan. Baita ere kateen mitoa apurtzen du erranaz (eta frogatua dago) Antso Azkarrak arrano beltza erabiltzen zula eta arrano beltza segitu zun erabiltzen batalla ondoren eta Tuteran gaixo, deprimitua eta arras gizena hil zen artio. Hori ba.i bere oinordekoa Txanpainako Tibaltek ( Antso VII.aren iloba) aitetxiren ( Antso VI.a, Jakituna) armarria diseinu berri batekin berreskuratuko zun, haxe da, karbunkloa (edo zortzi puntako euskal izarra) pomelatua eta itxita. baña ez kateak! nahiz eta dirudi edo denborarekin karbunko itxia, kateetan bilakatuko den!. Baiana Huicik zion bezala kateena kondaira da, kokista ondorengo kondaira eta afera, ikur zaharrei erranahiak bilakatzen zen garaikoak. Hain justu XVI. mendean, kristauen kontrareforma barne, armarriko beso pomelatuak kateaz ordezkatuak izanen dire.
Bitxia da Tibaldo eta bere ondokoak erabili zuten armarria eta zigilua Navaseko batallako baino lehenago zenbait tokitan agertzen zaigula. Adibide gise Tomas Urzainki aipatzen du Lizarrako San Migel Elizan (1160), Chartres katedaleko errelieve batean (1164) eta Iruñako katedralan dagoen Bibliako miniaturetan (1189) karbunkloa bai itxia ta bai irekia aurki daitekela, ahaztu gabe lehen aipatu dugun bezala “Azkarraren ” aita “Jakitunak“, armarria eta zigilutan erabiltzen zula. Baina armarriaren “eboluzioa” modu errex batian ulertzeko ta ikusteko, nabarlur blogeko “Origen y evolución del escudo de Nabarra” artikuluaren esteka uzten dizuet.
Tolosako Navasko bataila. Nafarroako jauregiko aurkitzen den tapiza.
Mitoak autxitz segituz, aipa behar Antso VII.aren irudi ezagunena, Nafarroako jauregiko tapizan agertzen dena da, baña errepresentazio hori errealitatearekin zerikusi gutti dauka. 1950-52 an Vicente Pascual-ek indako tapizan, Napar erregea zaldi zuri eder batean (Santiago “matamoros” gogoratu nahi du) agertzen da, baña kronikak diote Antso Azkarra hain haundia zenez (2.22m neurtzen zuela diote) ez zela zaldi sendorik eramaten ahal ziona eta leku batetik bertzera, mando baten gañean joaten zen!!!
Erresumako mitoak utziz eta zulo berde huntara bueltatuz erran behar, baztandarrak ere, gure mitoak eta kondairak daukagula batalla hunten eta armarri xakedunaren teori bat gudan hontan daukagu. Antso VII.arekin joandako 200 zaldunetan, bertze bazuen artean baztandarrak baziren, badirudi trebeak zirela eta fama ezaguneakoak, zeren kroniketan nabarmaentzen bai dute Antso VII.arekin zetorren baztandarrak eta Kalatraban napar erregea sartzerakoan aipatuko da bere ondoan zamalakatzen dutela “..los afamados peones de las poblaciones del Valle del Baztán”.
Baztandarren buru Juan Periz de Baztan zijoan Amaiurko jauna eta jatorriz familia Azpilkuetarra (baitere Laguardia, Puñicastro, Dicastillo eta Bianako), erreinuko alferez nausia, hau da estandarte reala eramaten zuna eta gudan nabarmendu zena. Kondaira dio baztandarra edo “baztandarrak” ausartzia eta trebezia erakutsi zula edo “zutela” eta bere erregearekin batera senegaldar guardia beltzaren (imesebelak) kateak apurtu ondoren, Miramolinen (Muhammad An-Nasir) dendan sartu zirela, denda erdia xake bat zegon eta erregeak, joku hori bi ejerzitoen arteko borroka irudikatzen duenez, baztandarrei armarri gise eman ziela.
Baña armariaren jatorriaz ez da teori bakarra, zeren bada bertze bat erraten duna ( Goienetxek 1685ko “Executoria de la Nobleza, Antigüedad y Blasones del Valle de Baztan” liburuan), Armarria Antso Abarka erregea eman ziela baztandarrei, hauek Alfontso Gonzalez de Baztan gidaritzapean erregea frantsesetik salbatu zutelako ” biziza taulan gañean patuz”. Teori hau berbera eta lehenago, 1558ko Argote de Molina-ren “Historia de la Nobleza de Andalucía” idatzian agertzen zaigu, baña kasu hontan ez baztandarrei orokorki ematen dio xakea, baizik Alfontso jaunari espreski. Puntu hontara iritsiz beharrezkoa da erratea Antso Garzes II.Abarka” Iruñako erregea izan zela 970-994 bitarte. Bertze bertsio bat dio (1630 datakin, Manuel Olondriz IrigoyenNoticias históricas y datos estadísticos del Noble Valle y Universidad de Baztán” bildua) , frantsetatik baztandarrek salbatutako erregea Antso Gartzes IV.a “Peñalengoa” izan zela (Iruñeko erregea 1054 - 1076).
Teori hau erregen nahasketa izan arren egie izaten ahal zen, baña… fidagarritasuna akats haundi bat dauka, zeren errege horien agintaritzetan edo erregealdietan “heraldika” oraindik ez zen sortu. Heraldika erraten ahal da Europako mendebaldean XII. mendearen erdialdera sortu eta XIII. mendean zabaldu zela. Garai horietan zkasketa agertzen da (yelmoa) eta aurpeggia tapatzen dunez, zaldunak bertzetatik zautzeko edo nabamentzeko ezkutua kolorez eta geroxago ikurrez margotzen hasiko dira.
Hau guzie eta iritsi zaigun Baztango armarri bate nlehendabiziko irudiak erdiarokoak (XII. mendekoak) direla (zigiluaetan) eta gañera, Faustino Menéndez Pidal, Mikel Ramos eta Esperanza Ochoa de Olzaren “Nafarroako Erdi Aroko Zigiluakliburaua agertzen direnak, Juan Periz de Baztan ondorengoak direla; bere semearena Gonzalo Ibáñez de Baztan, (1254-1280 nafarroko alferea izanen zena) eta honen semearena Juan González de Baztan (gerora Bazan gaztelan finkatu bai zen) pentsatzen ahal da, akaso Baztan leinua (familia) Navasko gudan lotuko zula, izanez teori hori bederen “egiazkoena” …beno baita ere, urte eta mende haunitz erran da udaletxean zegoen bandera, Navas de Tolosakoa zela eta baztandarrak bere gibelian jon zirela eta eztakizer ta badakizer… gero jakin da, ikerketa zientifiko zehatz ta serio baten ondoren…kontatzen zen guzie kondaira hutse zela, soilik kondaira erromantiko bat… bataila honetaz kontatzen den gehiena bezalaxe!!!.
Juan Gonzalez de Baztan-aren 1275ko dokumentu baten zigilua.
Gonzalo Ibañez de Baztan-aren (Nafarroako alferea) zigilua.

Pos hau iteko hurrengo materiala erabili da.
Estudio sobre la campaña de Las Navas de Tolosa (Pamiela, 2011). Ambrosio Huici Mirandar.Origen y difusión de las armas de Baztán. (Principe de Viana, 2005). Andoni Esparza Leibar.
Facerías de la cuenca Baztán-Bidasoa. (Príncipe de Viana 1967). Eulogio Zudaire Huarte.
El Noble Valle y Universidad de Baztán, grupo normativo regulador y organización administrativa. (Revista Jurídica de Navarra 1995). Juan Cruz Alli Turrillas.
Origen y evolucion del escudo de Nabarra. Nabarlur bloga.
Wikipedia.
www.enciclopedianavarra. Baztan, los linajes.

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011