SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2010/02/17

Errege baten eskubideak preskribaezinak dira beti

Blas de Beaumont. Nafarroako erregeordea.

Nafarroako erresuma kolonizatua dagoela salatu du Blas de Beaumontek. Erresumaren zilegitasuna frogatzeko, NBEra jo dute.




«Errege baten eskubideak preskribaezinak dira beti»



BERRIA. Naiara Elola eta Iñigo Uriz (argazki). Iruñea.

Nafarroako erresuma ofizialki 1512. urtean ez zela desagertu dio behin eta berriz Blas de Beaumontek (Iruñea, 1949). Bere burua erresumako erregeordetzat du. Nafarroa Espainiako eta Frantziako estatuek kolonizatua dutela salatzeko hainbat auzibide abiatu ditu. Azkena, Nafarroako Burujabetza Komisioarekin batera, NBE Nazio Batuen Erakundean. Horri lotuta, udaberria aurretik, Euskal Herrian bisitan izango dira NBEko hainbat behatzaile.

Urte asko daramatzazu Nafarroako erresumaren alde. Borrokarako indarrik baduzu oraindik?

Egia esan, bai, indartsu dihardut, eta hainbat osasun arazori aurre eginez, gainera. Lehen pausoak 1985. urtean eman nituen. Orduan, Nafarroako errege etxeko oinordekoen bila hasi nintzen. 1994. urtean aurkitu nituen lehengo oinordeko zuzenak ziren foixtarrak, eta, ondoren, albretarrak. Argitu behar da foixtarrak albretarrak baino lehenagokoak direla oinordetzari dagokionez. Hala ere, egun, duela gutxi hil zen Pedro Albret erregetzarako hautagaiaren seme-alabak dira erregegai. Horiek, oraingoz, ez dute erregetzarekin ezer jakin nahi, eta Pedrorekin egin nuen akordioaren bitartez, ni naiz oraingoz Nafarroako erregeordea.

Errege etxeko oinordekoak zein zilegitasun du Nafarroako erresumara errege gisa itzultzeko?

Zilegitasun hori ordenamendu juridiko zaharrak zein berriak ematen dute. Errege baten eskubideak preskribaezinak dira beti. Oinordekoak karguari uko egin beharko lioke errege eskubideak galtzeko. Bestela, inbaditzaileak dirua ordaindu beharko luke erregetza uzteko. Argitu behar da oinordekoak zilegitasuna galdu egingo zuela herriak kaleratu izan balu. Ez da hiru aukera horietako batere bete, beraz, zilegitasun osoa dut itzultzeko.

Nafarroak erresumaren inguruan zer sentipen dute herritarrek?

Ez dakit zer sentipen duten herritarrek gai honen inguruan. Hala ere, jendeak ezagutu beharko luke Nafarroako errege etxearen filosofia. Munduan ez da errepublikarik gure errege etxea bezain humanista denik. Herritarren berdintasunean sinesten dugu. Gainera, ez dugu erregea inposatu nahi. Herriaren ordezkari izatea nahi dugu. Erregearen lana moderatzaile lana da, horrela jasotzen du Pirinioetako zuzenbideak.

Zein da zuk aldarrikatzen duzun Nafarroako erresuma?

Guri dagokigun eremu guztia aldarrikatzen dut. Hau da, 1050. urtean lurrak konkistatzen hasi ginenetik 1512ra arte lortutakoak. Hala ere, salatu behar dut gure egitasmoa bertan behera uzteko saioak izan direla. Frantziak, esaterako, dirua eskaini zuen; Espainiak, ordea, ez ditu horren baliabide dotoreak erabili. Izan ere, Espainiako Estatuak errepresioa baliatu du Nafarroako erresumaren aurka, jarraipen eta mehatxuen bitartez. Niri, esaterako, herio mehatxuak egin dizkidate 1995. urtetik aurrera, baina ez dut salaketarik jarri. Auzitegiak Espainiako Estatuaren estolderia dira, eta denbora galtzea litzateke.

Zer lurraldek osatzen dute erresuma?

Errioxako, Soriako eta Aragoiko hainbat eremuk eta egun Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoa direnak. Iparraldeko hiru lurraldeak ere Nafarroako erresumaren zati dira. Hori litzateke Nafarroako erresuma. Baina apurka historian zehar lurraldeak galduz joan gara. Gure herrialdearen pastela Espainia eta Frantziaren artean banatu zuten.

NBEn erakundean duzu esperantza. Zer ebatziko duela uste duzu?

Egiazki, bi tokitan dut esperantza jarrita: Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian (Holanda) eta NBEn. Nazioarteko Justizia Auzitegia ordenamendu juridikoa betearazteaz arduratzen ari da. Horren bitartez, arrazoi ematen digu. Izan ere, Nafarroako errege etxeak ez die inoiz bere eskubideei uko egin, eta, beraz, oinordekoak errege gisa itzultzeko zilegitasun osoa du, auzitegiaren arabera. Bestalde, NBEk Espainiak eta Frantziak kolonizatu dutena deskolonizatzeko betebeharra du. Laster ebatziko dute, heldu den hilabetetan NBEko behatzaileek egingo duten bisitaren bitartez.

Zein da NBEko behatzaileen zeregina?

Ezezaguna den arren, NBEko behatzaileen zeregina oso sinplea da. Behatzaileen bisita kolonizatuta gaudela frogatzeko baliatuko dugu. Erresumaren eremua erakutsiko diegu. Horrez gain, adituen azalpenak jasoko dituzte, historialarienak gehienbat. Baina argi utzi behar da behatzaileak ez direla erregearekin egotera etorriko, erresumaren lurraldea egiaztatzera baizik. Gainera, garaiko dokumentuekin frogatuko diegu Nafarroaren erresuma noraino iristen den.

NBEk Nafarroa kolonizatua dagoela onartuko balu, zein izango litzateke hurrengo pausoa?

Koroaren helburua, gaur-gaurkoz, lurraldearen burujabetasuna erdiestea da. Ez dago aurreikusita monarkiarekin jarraitzea. Izan ere, koroak nafarren esku utziko ditu bere eskubide historikoak. Behin herriak bere burujabetasuna erdiesten duenean, erabaki dezala ea monarkia bat izaten jarraitu nahi duen edo errepublika bat izan nahi duen. Hala ere, argi dago hori baino lehen, Espainiako eta Frantziako estatuek Nafarroako erresuman dituzten azpiegitura guztiak kendu egin beharko dituztela. Handik hilabete gutxira herri galdeketa bat egingo genuke plebiszitu baten bitartez, herritarrek monarkiaren edo errepublikaren aldeko hautua egin dezaten.

Zer iritzi duzu Nafarroako Gobernuak 'Nafarroako Erresuma' izenaz egiten duen erabileraz?

Benetan lotsagarria iruditzen zait Gobernuaren jarrera. Nik Miguel Sanzi eskutitz asko idatzi dizkiot, eta ez dit bat ere erantzun. Ba al da munduan erregerik ez duen erresumarik?

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011