SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2010/02/07

Deskolonizazio eske


Naiara Elola.
Iruñea , 2010-02-07
Nafarroako Erreinua
Deskolonizazio eske
BERRIA

Nafarroako Estatua deskolonizatzeko eskaera egin du NBE Nazio Batuen Erakundean Nabarrako Burujabetza Komisioak. Auzia aztertzeko, udaberrian izango dira Euskal Herrian NBEko ikuskariak.

Nortasun agiria

Nafarroako Erresuma «deskolonizatzea» du helburu Nabarrako Burujabetza Komisioak. Garai batean izandakoa berreskuratu nahi dute; besteak beste, eskubideak, lurraldea eta hizkuntza. Argi dute nork sortu duen «arazoa»: Espainiako eta Frantziako estatuek. Haien esanetan, «mendeetako kolonizazioa eta zapalkuntza ari da pairatzen Nafarroako Erresuma». Hala, auziari irtenbidea aurkitzeko, NBE Nazio Batuen Erakundeko Deskolonizazio Batzordera jo dute. Haien iritziz, «nazioarteko zuzenbidearen arabera, Nafarroako Estatuak independentzia erdiesteko eskubidea du». Eskubide horri helduz, lanean jarraituko du lehen izandakoa eskatzen duen batzordeak. Heldu den hilabetetan izango dute zeregin handiena, euren proiektuaren berri herriari eman nahi baitiote. Izan ere, argi utzi dute, abian jarritako proiektua «serioa eta sentimenduz betea» dagoela. Deskolonizazioa erdiestea zaila dela jakin arren, esperantza nazioartean dute Nabarrako Burujabetza Komisioko kideek. Joan den abenduaren 17an jakin zuten Espainia eta Frantziaren aurka jarritako deskolonizazio eskakizuna onartu zuela NBEk. Eskaera hori Nabarrako Burujabetza Komisioak eta Blas de Beaumont Nafarroako errege etxeko oinordeko gisa aurkeztutakoak egin zuten. Hala, udaberria amaitu baino lehen espero dute batzordekoek NBEko ikuskarien bisita. Begoña Zorrozua batzordeko kidearen irudiko, bisita hori oso garrantzitsua da: «Salatzen ditugun gauzak frogatu beharko ditugu». Nafarroako Erresumaren nondik norakoak azalduko dizkiete, hala nola mugak, historia, hizkuntza eta, batez ere, Frantziak eta Espainiak auzi horretan guztian izan duten zeriku- sia. Bisita horretarako, frogak biltzen ari dira. Atzo, Iruñean lehen aurkezpena egiteaz gain, euren proiektua «nafar guztiei» ezagutarazi nahi dietela aitortu zuten. Horiez gain, proiektuaren berri emango diete herritarrei, edozein alderdi politikori, gizarte eta kultura eragileei eta ekonomia taldeei, besteak beste. «Informazio prozesu horretan, bai guk eta bai Nafarroako errege etxeak ere azken urteetan burujabetza erdiesteko egindako pausoak ezagutaraziko ditugu», esan zuen Zorrozuak. Argi utzi zuen hori guztia Nafarroako Estatuaren burujabetza osoa berreskuratzeko helburuarekin egingo dutela. Herritarrei dei egin zieten «Nafarroako Erresumak mendeetan jasandako zapalkuntza eta jazarpenaren berri ematen duten idatziak» batzordearen esku uztera, «ondoren froga gisa baliatzeko». Frogen egiazkotasuna aztertuko dute. Blas de Beamoutek, bere burua Nafarroako erregetzarako oinordetzat daukanak, argi du «Nafarroako koroaren zeregina egun Espainia eta Frantziaren kolonoak diren herritarren alde egitea» dela. Kolonizazio zantzuak 1978. urteko Espainiako Konstituzioan bertan daudela dio idatzi batean Beaumontek. Idatzi horrek jasotzen duenez, «armadaren zeregina Espainiaren batasun zatiezina bermatzea da». Baieztapen horretan ikusten du Beaumontek kolonialismoaren zantzurik garbiena: «Adierazpen horretan ikusten da indar armatu kolonizatzaileen indarkeria burujabetza lortzeko edozein saioren aurka». Horren bitartez, Nafarroako Estatua Espainia eta Frantziaren kolonia hutsa dela Europa aske eta demokratikoaren aurrean salatu du Beaumontek. Biharko egunari so Erronka gogorra du Nabarrako Burujabetza Komisioak. Zailtasunen jabe da. Izan ere, aitortu dute ez dela erraza izango NBEk aitortzea Nafarroako Erresumak duen «zilegitasuna». «Gure Estatuaren kolonizatzaileak Frantzia eta Espainia direla jakinda, oso zaila izango da NBEk gure alde ebaztea». Hala ere, abenduan batzordeak eta Beaumontek NBEri egindako eskaera aintzat hartzea oso garrantzitsua dela diote. Garai batean NBEko idazkari nagusiak esandakoa ekarri dute gogora: «NBEk onartutako deskolonizazio eskutitzak jasotzen dituen deskolonizazio prozesu eta adierazpenak guztiz betetzeko, asko falta da».

Nabarrako Burujabetza Komisioa. Nafarroako Erresuma aldarrikatzen du, Euskal Herriko estatu bakar gisa.

Blas de Beaumont. Ez du agerpen ofizialik egin, baina Nafarroako erregetzarako oinordeko gisa aurkeztu da.

Udaberrian esperantza. NBEko hainbat ikuskari etorriko dira Euskal Herrira, Nafarroako Erresumaren zilegitasuna aztertzeko.


NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011