SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2009/05/22

Nafarroako Bizkaitarron topaketa


Nafarroako Bizkaitarrak
NAVARRA, GAKOA
Soberanía de Navarra

Joan den astean Bosque de Arriba jaunak,harro,Euskadiko Erkidegoko armarritik nafar gorritasuna,armarria aspaldi ezabatu zuten,kendu behar zela adierazi zuen.Espainiar Erkidego autonomoko armarria hiru euskal herrialdetan oinarritu eta osotutako irudia izan behar zuelakoan,EITBko eguraldiaren maparekin erabilitako argudio bera errepikatu zuen morroiak,espainiar legedia betez eta betetzeko sinboloak zuzendu behar zirela azpimarratu zuen. Espainiako eta espainiarren ustezko normalizazioaren bidean abertzaleen eta independentisten “mito eta gezurrak baztertu eta ezabatzeko”, kruzadaren apologia hutsa eginez,Antoniok,ezagutza historikoan alfabetatugabea eta zitalkeria hispanofrenikoan aditua,espainiar pannazionalismo autonomikoaren.muturreko bozeramailea izatea lortu du.

Legedi horren arabera ere euskal ikurriña Nafarroa Garaian debekaturik dago,Olentzeroa,edota euskaldunon hainbat sinbolo eta ekimen bezala,jasan beharreko ilegalizazioen zerrenda gero eta luzeagoa izanik.

Mendebaldeko Nafarroako bizkaitarrok aspaldi ari gara legedi inposatu honek zehazten dituen logiketatik at. B-aske bizi, sentitu,pentsatu eta ekiten dugulako,kolaborazionista eta unionisten ezinak barregarriak negargarriak baino suertatzen zaizkigu.Egun Euskadi deritzoten errealitate administratiboak ez du zer ikusirik gure nazio euskaldunaren errealitatearekin,ezta egunerokotasunean bizi dugunarekin,sinboloetan ezta.Errealitate juridiko politikoaren oihartzuna eta propaganda,euskaldun ororen egunerokotasunetik kanpo geratzen da,COPE edo TVEko tertuliano atzerritarren Euskal Herriarekiko “iritzi adituak” bezala.

Horregatik,agian,ikurriña, hiru lurraldez osotutako Erkidegoko bandera autonomikoa bihurtu dutena,Tuteran ikustean,ilegalaz gain,zaila izango da, baina Gernikan edo Balmasedan Nafar Bandera gorria ikustea lurraldetasun osoaren irudikapena bideratzeko aukera paregabea dugu.

Horregatik,agian,euskaldun guztion nafartasunaren adierazpenaren bidetik,gure euskal nazioaren osotasun politiko-juridiko-administratiboa bideratzeko urrats paregabea dugulakoan sinesten dugu.

Horregaitik,agian, Euskal Herriko sinbolo bateratzaile eta irudirik argiena nafartasunak eskaintzen duen aukeran datzala uste dugu.Zergatik ostera Nafarroarekiko unionisten kezka eskizofrenikoa,hispanofrenikoa. Zergaitik ikurriñarekiko PPSOEkoen atxikimendua,zein hauteskunde kanpainan edota Athleticen aldeko ekitaldietan.Akaso euskaldunok ez gara gai benetan euskal nortasun politikoaren nafartasunaren garrantziaz konturatzen? Edo agian ez zaigu interesatzen? Komodoegi bizi gara edo kontraesan gehiegitan galduta gabiltza?

Euskadi da Nafarroa.Euskal Herria gure nazioa den bezala Nafarroa Osoa gure estatua da,Gure errealitate juridiko historikoa,gure nortasun politikoa,gure lurraldetasunaren bermea,gure proiektu politikoaren ardatza,gure etorkizun hurbileko bidea.

Amorebietan, Zornotzan, Nafar Landak auzoan Durangoaldeko foru nafarraren mojoia zegoen. Inbaditzaile gaztelarrentzako muga, gure erresuma historikoaren “mapa administratiboaren”sasoi bateko adierazlea.Eta hor,egungo Iruña eta Nafarroa kafetegien artean, Nafarroako Bizkaitarrok urtero legez Bertso bazkaria ospatuko dugu.

Datorren larunbatean 23an Uxarte sagardotegian Nafarroako Bizkaitarron bertso bazkaria eta batzar irekia, eta gero arratsaldean Zornotzako Nafar Landak auzotik triki poteoa…ginelakoak garelako eta izango direlako.

Nafarroako Bizkaitarrak 09

ZAPATUAN
NAFARROAKO BIZKAITARRON TOPAKETA
ZORNOTZAKO UXARTE SAGARDOTEGIAN


Eguerdiko 13:30etan harrera sagardotegian

Ondoren ...

* bertso bazkaria Fredi Paya eta Etxaun Lekue

* solasaldia eta batzarra irekia

* kalejira Amorebietako Nafar Landak auzotik

Aurretik ez baduzu egin, izena eman mezu honi erantzunez.

Zapatu arte,

NAFARROAKO BIZKAITARRAK

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011